Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Zozketak

Aurreko zozketak

Flysch ibilbidea

Flysch ibilbidea

02-05-2016 - 25-05-2016
Aurreko zozketak

Zumaiatik Mutrikura ontzian nabigatuko duzu Flysch itsaslabarrak ezagutuz. Gozatu Gipuzkoaz Mugiren eskutik!

Esperientzia hau Euskal Kostaldeko Geoparkean egiten da, 60 milioi urteko historia duten ikaragarrizko labarren artean. Zumaiatik, Deba zeharkatuz, Mutrikura nabigatuko duzu. Itsaslabarretan planetako santutegi handienetariko baten sekretuak ikusiko dituzu, eta harrietan, dinosauruen desagertzea bezalako gertaerak ezagutuko dituzu. Gidari profesional baten eskutik, lurra itsasoarekin lotu duten tradizioak ezagutuko dituzu: Zumaiako ontziola, Debako komertzioa eta Mutrikuko bale-arrantza.

  • Flych ibilbidea bi lagunentzat.

    Bi lagunentzako ontzian nabigatzeko aukera eskaintzen da; Zumaiatik Mutrikura, inguruko geologia, kultura eta tradizioa interpretatzen dituen gidari profesional batekin. Mutrikun 45 minutuko geldialdiaren ostean, Zumaiara itzuliko da ontzia.

    Iraupena: Hiru ordu

    Hizkuntzak: Euskara eta gaztelania

  • Saria

    Flych ibilbidea bi lagunentzat.

    Zozketan parte hartzeko epea

    Zozketa martxan egongo da 2017ko maiatzaren 2tik 25era. Zozketa 2017ko maiatzaren 26an egingo da.

    Parte hartzeko mekanismoa

    Parte hartzeko ezinbestekoa izango da Mugi txartelaren titularra izatea eta webgunean erregistratuta egotea. Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.

    Parte hartzaile guztien artean egingo da zozketa Sorteados erabiliz eta irabazle bat eta hiru ordezko izendatuko dira.

    Zozketaren ostean, irabazlearekin 15 eguneko epean jarriko gara harremanetan. Harremanetan jarri ezin bagara, sariari uko egiten badio edota harremanetan jarri ondorengo 15 egunetan erantzuten ez badu, lehenengo ordezkoarekin jarriko gara harremanetan.

    Zozketaren gardentasuna bermatzeko, irabazleen izenaren iniziala eta abizena argitaratuko dira. Ikusi pribatutasun politika.

    Sariaren erabilgarritasuna

    Saria zehatz-mehatz eman ezin den kasuetan, balio bereko edo gehiagoko beste sari bat emango da. Ezingo da inolaz ere saria esku-diruagatik trukatu.

    Oinarriak onartzea

    Zozketan parte hartze hutsak zuzenean baldintzak eta lege-oinarriak onartzea dakar.

Nola iritsi

Formulariora bueltatu
Mugi

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo Kalea 74 1º

20006 Donostia-San Sebastián

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.


943 000 117