Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Zozketak

Aurreko zozketak

Bost zentumenen gozamena

Bost zentumenen gozamena

03-07-2017 - 28-09-2017
Aurreko zozketak

Zure bost zentzumenen gozamenerako esperientzia zoragarriaz gozatu dezakezu Mugirekin: ardo dastaketa, zirkuitu hidrotermala, bazkaria...

Arabako Errioxak eskaintzen dizun guztiaz gozatu! Esperientzia honek biltzen dituen ekintzak:

  • Bisita gidatua Villa-Lucía Ardoaren Zentro Tematikoan eta “Ametsen lurraldean” 4Dko emanaldia, zentzumen efektu ugarirekin
  • Ardo edo muztio dastaketa
  • Zirkuitu hidrotermala, "Wine Oil Spa Villa de Laguardia" span
  • Bertako jakiek osatutako otordua, Laguardiako Bistró jatetxean

4Dko emanaldiak liluratu egingo zaitu beste dimentsio batera eramanez. Dastamenak nagusitasuna hartuko du ardoaren edo muztioaren dastaketan. Ondoren, zirkuitu hidrotermalean guztiz lasaituko zara, eta azkenik, bertako jakirik bikainenak dastatuko dituzu Arabako Errioxako ardo onenez bustita. Beraz, Arabako Errioxa zure zentzumen guztietara iritsiko da.

  • Bost zentzumenen esperientzia bi lagunentzako.

  • Saria

    Bost zentzumenen esperientzia bi lagunentzako.

    Zozketan parte hartzeko epea

    Zozketa martxan egongo da 2017ko uztailaren 3tik irailaren 28ra. Zozketa 2017ko irailaren 29an egingo da.

    Parte hartzeko mekanismoa

    Parte hartzeko ezinbestekoa izango da Mugi txartelaren titularra izatea eta webgunean erregistratuta egotea. Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.

    Parte hartzaile guztien artean egingo da zozketa Sorteados erabiliz eta bi irabazle eta hiru ordezko izendatuko dira.

    Zozketaren ostean, irabazlearekin 15 eguneko epean jarriko gara harremanetan. Harremanetan jarri ezin bagara, sariari uko egiten badio edota harremanetan jarri ondorengo 15 egunetan erantzuten ez badu, lehenengo ordezkoarekin jarriko gara harremanetan.

    Zozketaren gardentasuna bermatzeko, irabazleen izenaren iniziala eta abizena argitaratuko dira. Ikusi pribatutasun politika.

    Sariaren erabilgarritasuna

    Saria zehatz-mehatz eman ezin den kasuetan, balio bereko edo gehiagoko beste sari bat emango da. Ezingo da inolaz ere saria esku-diruagatik trukatu.

    Oinarriak onartzea

    Zozketan parte hartze hutsak zuzenean baldintzak eta lege-oinarriak onartzea dakar.

Nola iritsi

Formulariora bueltatu
Mugi

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo Kalea 74 1º

20006 Donostia-San Sebastián

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.


943 000 117