Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Zozketak

Aurreko zozketak

La Perla Talasoterapia zentrora bi sarrera

La Perla Talasoterapia zentrora bi sarrera

01-11-2017 - 30-11-2017
Aurreko zozketak

Mugi txartelaren titularra izateak La Perlara eraman zaitzeko. Gozatu Gipuzkoaz Mugirekin!

La Perla Talasoterpia Zentroan, itsasoko ur gaziaren bidez, erlaxazio terapiak eta tonifikazio fisikoa lortzen dira.

Kontxako badiaren inguru zoragarrian kokatuta dago La Perla Talaso-Sport Zentroa. Bertan, itsasoak dakartzan onurak eta sasoian jartzeko programak bateratzen dira. Mugik, beraz, Europa osoko talasoterapia-zentrorik onenera eramango zaitu; itsasoaren uraz baliatzen den eta erlaxazio-terapia eta suspertze fisikorako programarik onenak eskaintzen dituen toki ederrera. Bertan, teknologiarik aurreratuena topatuko duzu programa guztietan: fisikoak, kirolarekin lotutakoak, terapeutikoak, erlaxazioa eta estresaren kontrakoak... 5.500 m2 baino gehiago familia osoarekin gozatzeko eta, Mugiri esker, osasuna, ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko.

Bi sarrera Donostiako La Perla Talasoterapia zentrorako.

Sasoian jartzeko talaso-zirkuituan eskura dituzu:

  • Hidroterapia-igerilekua
  • Erlaxatzeko igerilekua
  • Jacuzzi panoramikoa
  • Igerileku aktiboa
  • Sentsazioen labirintoa
  • Uretako oheak
  • Itsasoko lurrun-bainua
  • Izotz-iturria
  • Sauna lehorra
  • Erlaxatzeko gela
  • Igerileku hotza itsasoko urarekin
  • Dutxa hotzak itsasoko urarekin – Atsedenerako gunea

Instalazioetatik hondartza ikus daiteke, eta bertara jaisteko aukera ere badago.

  • Donostiako La Perla Talasoterapia zentrora bi sarrera

  • Saria

    Donostiako La Perla Talasoterapia zentrora bi sarrera.

    Zozketan parte hartzeko epea

    Zozketa martxan egongo da 2017ko azaroaren 1etik 30era. Zozketa 2017ko abenduaren 1ean egingo da.

    Parte hartzeko mekanismoa

    Parte hartzeko ezinbestekoa izango da Mugi txartelaren titularra izatea eta webgunean erregistratuta egotea. Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.

    Parte hartzaile guztien artean egingo da zozketa Sorteados erabiliz eta irabazle bat eta hiru ordezko izendatuko dira.

    Zozketaren ostean, irabazlearekin 15 eguneko epean jarriko gara harremanetan. Harremanetan jarri ezin bagara, sariari uko egiten badio edota harremanetan jarri ondorengo 15 egunetan erantzuten ez badu, lehenengo ordezkoarekin jarriko gara harremanetan.

    Zozketaren gardentasuna bermatzeko, irabazleen izenaren iniziala eta abizena argitaratuko dira. Ikusi pribatutasun politika.

    Sariaren erabilgarritasuna

    Saria zehatz-mehatz eman ezin den kasuetan, balio bereko edo gehiagoko beste sari bat emango da. Ezingo da inolaz ere saria esku-diruagatik trukatu.

    Oinarriak onartzea

    Zozketan parte hartze hutsak zuzenean baldintzak eta lege-oinarriak onartzea dakar.

Nola iritsi

Formulariora bueltatu
Mugi

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo Kalea 74 1º

20006 Donostia-San Sebastián

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.


943 000 117