Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Zozketak

Aurreko zozketak

Mugiklub zozketa

Mugiklub zozketa

23-05-2016 - 07-07-2016
Aurreko zozketak

Mugi txartelaren titularra izateak gure zozketetan parte hartzeko aukera emango dizu. Gozatu Gipuzkoaz Mugiren eskutik!

Ongi etorri Mugiklubera, Mugi txartelaren erabiltzaileen komunitate sozial esklusibora. Garraio publikoaz harago, Mugiklubeko kide izate hutsagatik gure zozketetan parte hartzeko aukera izango duzu, kulturaz, turismoaz eta kirolaz Mugiren eskutik gozatzeko.

Ongi etorria emateko, hiru sari eskaintzen dizkizugu: belaontzian bidaia bi lagunentzat, La Perla Talasoterapia bisitatzeko aukera eta, azkenik, bi lagunentzako afaria Gipuzkoako sagardotegi batean. Ez galdu aukera! Hiru zozketetan parte hartu dezakezu!

  • Belaontzian bidaia bi lagunentzat

    Goza ezazu euskal kostaldeak eskaintzen dituen aparteko lekuez, Txingudiko Badiaren inguruan nabigatuz.. Esperientzia honek ikuspegi ederrak eskaintzen dizkizu; askotan, paisaia gehienak itsasotik bertatik gozatzea izaten baita onena. 12 metroko belaontzian 4 orduz bidaiatuko duzu Txingudiko Badiaren inguruan, Hondarribian, euskal kostaldeko toki erakargarrienak ikusiz..

    Ezagutu belaontziaren mundua bertatik; patroi eta tripulazioko parte izango zara, belaontzia gidatuz eta taldeko lanerako ekintzak eta itsasoarekiko maitasuna landuz. Mugiri esker lortuko duzu!

    Esperientzia hau Hondarribiako portutik abiatuko da. Irteera ordua: 10:00.

    Begirale batek bela nabigazioari buruzko oinarri teoriko eta praktiko nagusiak erakutsiko dizkizu, zeu izan zaitezen ordu batzuez belaontziko patroia.

    • Sariaren barne: 4 orduko nabigazio saioa, 12 metro luzeko belaontzi batean, Txingudiko badian, Hondarribia inguruan. Azalpen teorikoak eta praktikoak bela nabigazioari buruz, pilotatzeari buruz, itsas inguruneari buruz...
    • Iraupena: 4 ordu.
    • Nabarmentzekoak: Belaren sekretuak barnetik ezagutzea, belaontzian bertan, 4 orduz patroi eta tripulatzaile gisa jardunez. Eta euskal kostaldeko paraje ederrenetako batean, gainera: Txingudiko badian.
    • Noiz egin daiteke?: Urtarriletik ekainera eta urritik abendura, astelehenetik ostiralera.
    • Hizkuntzak: Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Frantsesa.

  • Bi sarrera Donostiako La Perla Talasoterapia zentrorako

    Kontxako badiaren inguru zoragarrian kokatuta dago La Perla Talaso-Sport Zentroa. Bertan, itsasoak dakartzan onurak eta sasoian jartzeko programak bateratzen dira.

    Mugik, beraz, Europa osoko talasoterapia-zentrorik onenera eramango zaitu; itsasoaren uraz baliatzen den eta erlaxazio-terapia eta suspertze fisikorako programarik onenak eskaintzen dituen toki ederrera. Bertan, teknologiarik aurreratuena topatuko duzu programa guztietan: fisikoak, kirolarekin lotutakoak, terapeutikoak, erlaxazioa eta estresaren kontrakoak... 5.500 m2 baino gehiago familia osoarekin gozatzeko eta, Mugiri esker, osasuna, ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko.

    Sasoian jartzeko talaso-zirkuituan eskura dituzu:

    • Hidroterapia-igerilekua
    • Erlaxatzeko igerilekua
    • Jacuzzi panoramikoa
    • Igerileku aktiboa
    • Sentsazioen labirintoa
    • Uretako oheak
    • Itsasoko lurrun-bainua
    • Izotz-iturria
    • Sauna lehorra
    • Erlaxatzeko gela
    • Igerileku hotza itsasoko urarekin
    • Dutxa hotzak itsasoko urarekin – Atsedenerako gunea

    Instalazioetatik hondartza ikus daiteke, eta bertara jaisteko aukera ere badago.

  • Bi lagunentzako afaria Gipuzkoako sagardotegi batean

    Txuleta gustatzen zaizu? Probatu al duzu aurtengo sagardoa? Txotx denboraldia bukatu bada ere, ez itxaron gehiago eta hartu parte zozketan. Gipuzkoako sagardotegi batean bi lagunentzako afaria irabazteko aukera izango duzu eta txotx eginez, sagardoa kupeletik edan, gozatu eta, noski, sagardotegietako menu tradizionala dastatuko duzu.

    Sagardotegien inguruko informazioa nahi baduzu, jo ezazu Gipuzkoako Sagardotegi Elkartearen webgunera hemen klik eginez.

  • Sariak

    • Belaontzian bidaia bi lagunentzat
    • Bi sarrera Donostiako La Perla Talasoterapia zentrorako
    • Bi lagunentzako afaria Gipuzkoako sagardotegi batean

    Zozketetan parte hartzeko epea

    Zozketa martxan egongo da 2016ko maiatzaren 23tik uztailaren 7ra. Parte hartzaile guztien artean zozketak egingo dira Sorteados erabiliz 2016ko uztailaren 8an.

    Parte hartzeko mekanismoa

    Parte hartzeko ezinbestekoa izango da Mugi txartelaren titularra izatea eta webgunean erregistratuta egotea. Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da zozketa bakoitzean. Parte hartzaile bakoitzak sari bakarra jaso dezake.

    Parte hartzaile guztien artean egingo da zozketa eta irabazle bat eta hiru ordezko izendatuko dira zozketa bakoitzeko.

    Zozketaren ostean, irabazlearekin 15 eguneko epean jarriko gara harremanetan. Harremanetan jarri ezin bagara, sariari uko egiten badio edota harremanetan jarri ondorengo 15 egunetan erantzuten ez badu, lehenengo ordezkoarekin jarriko gara harremanetan.

    Sariaren erabilgarritasuna

    Saria zehatz-mehatz eman ezin den kasuetan, balio bereko edo handiagoko beste sari bat emango da. Ezingo da inolaz ere saria esku-diruagatik trukatu.

    Oinarriak onartzea

    Zozketan parte hartze hutsak zuzenean baldintzak eta lege-oinarriak onartzea dakar.

Nola iritsi

Formulariora bueltatu
Mugi

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo Kalea 74 1º

20006 Donostia-San Sebastián

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.


943 000 117