Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Zozketak

Aurreko zozketak

Saski Gabonak kanpusa

Saski Gabonak kanpusa

30-11-2016 - 14-12-2016
Aurreko zozketak

Mugik, GBCrekin batera, haurrak gabonak saskibaloiaren bidez ospatzera gonbidatzen ditu, Saski Gabonak kanpuserako plaza bat zozketatuz.

Gabonak iristear daude eta ziur zuetariko asko etxeko txikientzat planak egiten ari zaretela jada. GBCk oporrak saskibaloiaren bidez gozatzeko aukera ematen die.

Berritasun bezala, aurten Gipuzkoa Basketek Easo STB, Atlético San Sebastián eta CD Internacional de Intxaurrondo bezalako klub garrantzitsuekin bere indarrak batu ditu saskibaloiaren maitale gazteei hoberena eskaintzeko.

Kanpusa abenduaren 26tik 30era ospatuko da Egia eta Aieteko Kiroldegietan (aukeratzeko aukera dago) eta 2005 eta 2008 urte artean jaiotako neska-mutilentzako irekia dago. Entrenamenduez gain, 9.00etatik 14.00etara aktibitate ugari egingo dituzte (Aquarium eta Cementos Rezola Museora bisita, igeriketa...).

  • Saski Gabonak kanpusean plaza bat.

    GBCren webgunea bisitatzeko egin klik hemen.

  • Saria

    Saski Gabonak kanpusean plaza bat.

    Zozketan parte hartzeko epea

    Zozketa martxan egongo da 2016ko azaroaren 30etik abenduaren 14ra. Zozketa 2016ko abenduaren 15ean egingo da.

    Parte hartzeko mekanismoa

    Parte hartzeko ezinbestekoa izango da Mugi txartelaren titularra izatea eta webgunean erregistratuta egotea. Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.

    Parte hartzaile guztien artean egingo da zozketa Sorteados erabiliz eta irabazle bat eta hiru ordezko izendatuko dira.

    Zozketaren ostean, irabazlearekin 15 eguneko epean jarriko gara harremanetan. Harremanetan jarri ezin bagara, sariari uko egiten badio edota harremanetan jarri ondorengo 15 egunetan erantzuten ez badu, lehenengo ordezkoarekin jarriko gara harremanetan.

    Zozketaren gardentasuna bermatzeko, irabazleen izenaren iniziala eta abizena argitaratuko dira. Ikusi pribatutasun politika.

    Sariaren erabilgarritasuna

    Saria zehatz-mehatz eman ezin den kasuetan, balio bereko edo gehiagoko beste sari bat emango da. Ezingo da inolaz ere saria esku-diruagatik trukatu.

    Oinarriak onartzea

    Zozketan parte hartze hutsak zuzenean baldintzak eta lege-oinarriak onartzea dakar.

Nola iritsi

Formulariora bueltatu
Mugi

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo Kalea 74 1º

20006 Donostia-San Sebastián

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.


943 000 117