Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Zozketak

Aurreko zozketak

Parapentean hegaldia bi lagunentzat

Parapentean hegaldia bi lagunentzat

01-11-2017 - 30-11-2017
Aurreko zozketak

Zozketa honetan euskal kostaldea Sopelako hondartzaren gainaldetik ikusteko aukera irabazi dezakezu.

Egin hegan txoriak bezala euskal kostaldean barrena, Barinatxeko hondartzaren (Sopela) gainetik, bi lagunentzako parapentean. Hasteko, ekipamendua eta parapentea jarriko dituzu, eta zure esperientzian lagunduko dizun adituak haren funtzionamenduari eta segurtasunari buruzko azalpenak emango dizkizu.

Hegaldian zehar parapentearen agintea hartuko duzu zuk zeuk gida dezazun, eta akrobazia batzuk ere egingo dituzu.

Zure hegaldiaren bideo bat grabatuko dugu, inoiz ahantzi ez dezazun. Ez ahaztu grabatzeko Micro SD txartel bat ekartzea, gutxienez 4GB-ko lekuarekin.

  • Hegaldia parapentean bi lagunentzat.

  • Saria

    Hegaldia parapentean bi lagunentzat.

    Zozketan parte hartzeko epea

    Zozketa martxan egongo da 2017ko azaroaren 1etik 30era. Zozketa 2017ko abenduaren 1ean egingo da.

    Parte hartzeko mekanismoa

    Parte hartzeko ezinbestekoa izango da Mugi txartelaren titularra izatea eta webgunean erregistratuta egotea. Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.

    Parte hartzaile guztien artean egingo da zozketa Sorteados erabiliz eta irabazle bat eta hiru ordezko izendatuko dira.

    Zozketaren ostean, irabazlearekin 15 eguneko epean jarriko gara harremanetan. Harremanetan jarri ezin bagara, sariari uko egiten badio edota harremanetan jarri ondorengo 15 egunetan erantzuten ez badu, lehenengo ordezkoarekin jarriko gara harremanetan.

    Zozketaren gardentasuna bermatzeko, irabazleen izenaren iniziala eta abizena argitaratuko dira. Ikusi pribatutasun politika.

    Sariaren erabilgarritasuna

    Saria zehatz-mehatz eman ezin den kasuetan, balio bereko edo gehiagoko beste sari bat emango da. Ezingo da inolaz ere saria esku-diruagatik trukatu.

    Oinarriak onartzea

    Zozketan parte hartze hutsak zuzenean baldintzak eta lege-oinarriak onartzea dakar.

Nola iritsi

Formulariora bueltatu
Mugi

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo Kalea 74 1º

20006 Donostia-San Sebastián

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.


943 000 117