Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Zozketak

Aurreko zozketak

Oskara, Kukai Dantza

Oskara, Kukai Dantza

01-03-2016 - 03-03-2016
Aurreko zozketak

"Oskara" euskal kulturaren zenbait pasarte islatzen dituen lana da. Hamar sarrera bikoitz zozketatzen ditugu. Gozatu Gipuzkoaz Mugiren eskutik!

Parte hartu!

Oskarak bi unibertso koreografiko ezberdin batzen ditu, bi begirada ezberdin. Euskal Herriko kultura tradizionalean du oinarria eta sormenerako abiapuntua; eta, era berean, gaur egungo abangoardiazko artisten ikuspegitik sortutako artelana da.

Instalazio moduko lan bat da, euskal kulturaren eta mitoetatik igarotzen dena. Bere jatorritik aro garaikidera, indarrez eta harriduraz beteriko sinbolo eta ikonografien ibilbide plastiko zein emozionala marrazten du. Modu absolutuenean, giza esperientziaren historia gordetzen du bere baitan. Konposizioen ordenak soilik ematen dio esanahi sentsoriala lanari.

  • "Oskara" ikusteko hamar sarrera bikoitz.

    • Tokia:Victoria Eugenia
    • Data: Asteartea, martxoak 8, 20:30
    • Zuzendaria: Jon Maya
    • Koreografia: Marcos Morau
    • Dantzariak: Eneko Gil, Alain Maya, Urko Mitxelena, Ibon Huarte, Martxel Rodriguez
    • Zuzeneko kantaria: Erramun Martikorena
    • Informazio gehiago: Kukai Dantza

  • Saria

    "Oskara" ikusteko hamar sarrera bikoitz.

    Zozketaren epea

    Zozketa martxan egongo da 2016ko martxoaren 1etik 3ra. Zozketa 2016ko martxoaren 4an egingo da.

    Parte hartzeko mekanismoa

    Parte hartzeko ezinbestekoa izango da Mugi txartelaren titularra izatea eta webgunean erregistratuta egotea. Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.

    Parte hartzaile guztien artean egingo da zozketa eta hamar irabazle eta hamabost ordezko izendatuko dira.

    Zozketaren ostean, irabazleekin 15 eguneko epean jarriko gara harremanetan. Harremanetan jarri ezin bagara, sariari uko egiten badie edota harremanetan jarri ondorengo 15 egunetan erantzuten ez badute, lehenengo ordezkoarekin jarriko gara harremanetan.

    Sariaren erabilgarritasuna

    Saria zehatz-mehatz eman ezin den kasuetan, balio bereko edo gehiagoko beste sari bat emango da. Ezingo da inolaz ere saria esku-diruagatik trukatu.

    Oinarriak onartzea

    Zozketan parte hartze hutsak zuzenean baldintzak eta lege-oinarriak onartzea dakar.

Nola iritsi

Formulariora bueltatu
Mugi

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo Kalea 74 1º

20006 Donostia-San Sebastián

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.


943 000 117