Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Zozketak

Aurreko zozketak

Foot-ball, Gelabert

Foot-ball, Gelabert

01-03-2016 - 03-03-2016
Aurreko zozketak

Foot-ball koreografikoki Bartzelona Futbol Klubaren jokaldirik onenak ikusteko aukera paregabea da. Hamar sarrera bikoitz zozketatzen ditugu!

Parte hartu!

Pasolinik zioenez, futbola hizkuntza bat da: jokalariek zeinuak idazten dituzte beren gorputzaz,eta ikusleek zeinuok deszifratzen dituzte.Ikuskizun honen izenburua osatzen duten hizkuntzak – ingelesa eta katalana – nahasteaz baliatzen da Cesc Gelabert koreografoa gure kulturako bi hizkuntza ez-hitzezko nagusiak – futbola eta dantza – hibridatzeko, eta horrela, bi agerbide eszenikoon adierazmena eta izaera poetikoa lotzeko. Foot-ball ikuskizunean Gelabert Azzopardiren dantzariak arian ikusi daitezke, koreografikoki Bartzelona Futbol Klubaren jokaldirik onenak irudikatzen, Jordi Morató zinegilearen eta Cesc Gelaberten beraren begiradak dokumentu gisa birsorturik.

  • "Foot-ball" ikusteko hamar sarrera bikoitz.

    • Tokia:Victoria Eugenia
    • Data: Asteazkena, martxoak 9, 20:30
    • Zuzendaritza: Cesc Gelabert, LYdia Azzopardi
    • Koreografia: Cesc Gelabert dantzarien laguntzarekin
    • Dantzariak: Daniel Corrales, Lluc Fruitós, Cesc Gelabert, Virginia Gimeno, Anna Hierro, Lorena Nogal, Luis Pedraza, Alberto Pineda
    • Informazio gehiago: Gelabert Azzopardi

  • Saria

    "Foot-ball" ikusteko hamar sarrera bikoitz.

    Zozketaren epea

    Zozketa martxan egongo da 2016ko otsailaren 22tik martxoaren 3ra. Zozketa 2016ko martxoaren 4an egingo da.

    Parte hartzeko mekanismoa

    Parte hartzeko ezinbestekoa izango da Mugi txartelaren titularra izatea eta webgunean erregistratuta egotea. Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.

    Parte hartzaile guztien artean egingo da zozketa eta hamar irabazle eta hamabost ordezko izendatuko dira.

    Zozketaren ostean, irabazleekin 15 eguneko epean jarriko gara harremanetan. Harremanetan jarri ezin bagara, sariari uko egiten badie edota harremanetan jarri ondorengo 15 egunetan erantzuten ez badute, lehenengo ordezkoarekin jarriko gara harremanetan.

    Sariaren erabilgarritasuna

    Saria zehatz-mehatz eman ezin den kasuetan, balio bereko edo gehiagoko beste sari bat emango da. Ezingo da inolaz ere saria esku-diruagatik trukatu.

    Oinarriak onartzea

    Zozketan parte hartze hutsak zuzenean baldintzak eta lege-oinarriak onartzea dakar.

Nola iritsi

Formulariora bueltatu
Mugi

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo Kalea 74 1º

20006 Donostia-San Sebastián

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.


943 000 117