Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Zozketak

Aurreko zozketak

Aire, Bojov

Aire, Bojov

01-03-2016 - 03-03-2016
Aurreko zozketak

"Aire" Victoria Eugenia Antzokian ikusteko hamar sarrera bikoitz zozketatzen ditugu. Gozatu Gipuzkoaz Mugiren eskutik!

Parte hartu!

Musikaren, perkusioaren eta soinu-efektuen bitartez, umorearen bidetik joango gara lau izakiren historia aurkituz . Honako hauek jokatzen dituzte lau izakiok: Alejandro, Alonso, Gonzalo eta Rodrigo Aragón. Xaman zahar baten laguntzaz ikusiko ditugu jaiotzen eta hazten. Punch Aragónek egiten du xamanarena.

Lau izakiok musikaren bidez komunikatzen dira elkarrekin, eta funtzioan zehar, jostailuz eta bestelako objektuz osatuta erabiliko dituzten 150 elementu baino gehiagorekin sortuko dute soinua. Denentzako ikuskizun bat, musika hizkuntza unibertsaltzat darabilena.

Estetika zaindu eta gaurkoa duelarik, Airek musika eta erritmoa aurkezten dizkigu bizitzarako proposamentzat.

  • "Aire" ikusteko hamar sarrera bikoitz.

    • Lugar:Victoria Eugenia
    • Fecha: Jueves, 10 de marzo a las 20:30
    • Interpreteak: Compañía Bovoj, Alejandro Aragón, Alonso Aragón, Gonzalo Aragón, Rodrigo Aragón, Punch Domínguez Aragón
    • Egileak: Paco Mir, Compañía Bovoj, Emilio Aragón
    • Zuzendaritza: Paco Mir
    • Zuzendariaren laguntzailea: Edu Pericas
    • Jantziak: Gabriela Salaberri
    • Musika: Alarmantiks
    • Argiztapena: Adisar Media
    • Soinua: Juan Carlos Ramírez
    • Musika zuzendaritza: Alonso Aragón
    • Zuzendaritza teknikoa: Carlos Carmona
    • Ekoizpen laguntzailea: Florencia Claes
    • Ekoizpen aholkularitza:Anexa
    • Ekoizpen exekutiboa:Itziar Puga
    • Ekoizpena:Caribe Teatro
    • Informazio gehiago: Seda

  • Saria

    "Aire" ikusteko hamar sarrera bikoitz

    Zozketaren epea

    Zozketa martxan egongo da 2016ko martxoaren 1etik 3ra. Zozketa 2016ko martxoaren 4an egingo da.

    Parte hartzeko mekanismoa

    Parte hartzeko ezinbestekoa izango da Mugi txartelaren titularra izatea eta webgunean erregistratuta egotea. Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.

    Parte hartzaile guztien artean egingo da zozketa eta hamar irabazle eta hamabost ordezko izendatuko dira.

    Zozketaren ostean, irabazleekin 15 eguneko epean jarriko gara harremanetan. Harremanetan jarri ezin bagara, sariari uko egiten badie edota harremanetan jarri ondorengo 15 egunetan erantzuten ez badute, lehenengo ordezkoarekin jarriko gara harremanetan.

    Sariaren erabilgarritasuna

    Saria zehatz-mehatz eman ezin den kasuetan, balio bereko edo gehiagoko beste sari bat emango da. Ezingo da inolaz ere saria esku-diruagatik trukatu.

    Oinarriak onartzea

    Zozketan parte hartze hutsak zuzenean baldintzak eta lege-oinarriak onartzea dakar.

Nola iritsi

Formulariora bueltatu
Mugi

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo Kalea 74 1º

20006 Donostia-San Sebastián

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.


943 000 117