Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Lehiaketak

Aurreko lehiaketak

Bidaiatu daiteke Donostiatik Bermeora Mugi erabiliz?

Bidaiatu daiteke Donostiatik Bermeora Mugi erabiliz?

01-08-2016 - 31-08-2016
Aurreko lehiaketak

Erantzun egokia asmatzen baduzu, Gaztelugatxe itsasotik ezagutzeko aukera irabazi dezakezu.

Gaztelugatxe toki berezi eta ahaztezin horietako bat da; Kantauri itsasoaren eta euskal kostako amildegien artean kokatuta, magia eta mitizismoz betetako atmosfera batean murgiltzen baititu bisitariak.

Lurretik bere edertasuna ikustea posible bada, pentsa itsasotik ikustea nolakoa izan daitekeen. Zozketa honetan itsasontzian bidaiatxo bat irabazi dezakezu, Bermeotik hasten dena; baina, iritsi al daiteke Donostiatik Bermeora garraio publikoan Mugi/Lurraldebus txartela erabiliz?

  • A: Bai, autobusez eta trenez Mugi txartelarekin.
  • B: Bai, Mugi txartela autobusean, metroan eta trenean erabilita.
  • C: Ez, zoritxarrez, oraingoz ezin da Bermeoraino Mugirekin iritsi.

Idatzi "A", "B" edo "C" hizkia erantzun-laukian parte hartzeko. Zorte on!

  • Gaztelugatxe inguruan bidaiatxoa itsasontzian bi lagunentzat.

  • Saria

    Gaztelugatxe inguruan bidaiatxoa itsasontzian bi lagunentzat.

    Lehiaketan parte hartzeko epea

    Lehiaketa martxan egongo da 2016ko abuztuaren 1etik 31era. Zozketa 2016ko irailaren 1ean egingo da.

    Parte hartzeko mekanismoa

    Parte hartzeko ezinbestekoa izango da Mugi txartelaren titularra izatea eta webgunean erregistratuta egotea. Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.

    Erantzun zuzena eman duten parte hartzaile guztien artean egingo da zozketa Sorteados erabiliz eta irabazle bat eta hiru ordezko izendatuko dira.

    Zozketaren ostean, irabazlearekin 15 eguneko epean jarriko gara harremanetan. Harremanetan jarri ezin bagara, sariari uko egiten badio edota harremanetan jarri ondorengo 15 egunetan erantzuten ez badu, lehenengo ordezkoarekin jarriko gara harremanetan.

    Lehiaketaren gardentasuna bermatzeko, irabazleen izenaren iniziala eta abizena argitaratuko dira. Ikusi pribatutasun politika.

    Sariaren erabilgarritasuna

    Saria zehatz-mehatz eman ezin den kasuetan, balio bereko edo gehiagoko beste sari bat emango da. Ezingo da inolaz ere saria esku-diruagatik trukatu.

    Oinarriak onartzea

    Lehiaketan parte hartze hutsak zuzenean baldintzak eta lege-oinarriak onartzea dakar.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo Kalea 74 1º

20006 Donostia-San Sebastián

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.


943 000 117