Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Lehiaketak

Aurreko lehiaketak

Erabili daiteke dBizi Mugi/Lurraldebus txartelarekin?

Erabili daiteke dBizi Mugi/Lurraldebus txartelarekin?

01-10-2016 - 30-10-2016
Aurreko lehiaketak

Lehiaketa honetan Getariko Txakolina dastatzeko bisita bat irabazi dezakezu, Zarauzko upategi batean.

Getariako txakolina izena ematen dion herriarekin lotzen bada ere, gaur egun, Gipuzkoa osoan ekoizten da sor-marka horretako ardoa. Hala ere, Gipuzkoako itsasertzean (Aia, Orio, Zarautz eta Getarian) daude kokatuta ardo bakan hori ekoizten duten upategi gehienak.

Lehiaketa honetan, Zarauzko upategi bat bisitatzeko aukera irabazi dezakezu. Horretarako, ondorengo galdera asmatu beharko duzu:

Erabili daiteke dBizi Mugi/Lurraldebus txartelarekin?

  • Bai, baldin eta erabiltzailea Mugi/Lurraldebus txartelaren titularra bada.
  • Bai, baina beharrezkoa izango da 14 urte baino gehiago izatea eta Mugi/Lurraldebus txartela aktibatuta egotea.
  • Ez.

  • Getariako Txakolinaren upategira bisita bi lagunentzako, Zarautzen.

    • Sariaren barne: sotora bisita, txakolinaren eta produktu tipikoen dastatzea: Idiazabalgo gazta, hegaluzea, Ibarrako piparrak eta Nafarroarako lukainka
    • Iraupena: 1 h 30 min
    • Bisitak ostiral eta larunbat guztietan, 11:00etan, urte osoan zehar

  • Saria

    Getariako Txakolinaren upategira bisita bi lagunentzako, Zarautzen.

    Lehiaketan parte hartzeko epea

    2016ko urriaren 1etik 30era. Zozketa 2016ko urriaren 31ean egingo da.

    Parte hartzeko mekanismoa

    Parte hartzeko ezinbestekoa izango da Mugi txartelaren titularra izatea eta webgunean erregistratuta egotea. Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.

    Parte hartzaile guztien artean, irabazle bat eta hiru ordezko izendatuko dira.

    Zozketaren ostean, irabazlearekin 15 eguneko epean jarriko gara harremanetan. Harremanetan jarri ezin bagara, sariari uko egiten badio edota harremanetan jarri ondorengo 15 egunetan erantzuten ez badu, lehenengo ordezkoarekin jarriko gara harremanetan.

    Lehiaketaren gardentasuna bermatzeko, irabazleen izenaren iniziala eta abizena argitaratuko dira. Ikusi pribatutasun politika.

    Sariaren erabilgarritasuna

    Saria zehatz-mehatz eman ezin den kasuetan, balio bereko edo gehiagoko beste sari bat emango da. Ezingo da inolaz ere saria esku-diruagatik trukatu.

    Irudi eskubideak

    Parte hartzaileak lehiaketara aukeztu duen argazkiaren irudi eskubide guztien titular bakarra dela bermatzen du. Gainera, argazkia webgunean nahiz sare sozial eta medio fisiko eta elektronikoetan erabiltzeko baimena ematen dio antolatzaileari.

    Oinarriak onartzea

    Zozketan parte hartze hutsak zuzenean baldintzak eta lege-oinarriak onartzea dakar.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo Kalea 74 1º

20006 Donostia-San Sebastián

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.


943 000 117