Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Lehiaketak

Aurreko lehiaketak

Aurten izan al zara sagardotegian?

Aurten izan al zara sagardotegian?

02-04-2017 - 27-04-2017
Aurreko lehiaketak

Sagardoarekin lotutako argazkiren bat bidaltzen baduzu, sagardotegian otordu bat irabazi dezakezu. Zeren zain zaude?

Argazki lehiaketa honetan baldintza bakarra gaia da: sagardoa. Parte hartzen baduzu eta argazki bat bidaltzen badiguzu, "Sagardoetxea" museora bisita bat eta sagardotegian otordu bat irabazi dezakezu.

Sagarraren eta sagardoaren historiara hurbiltzeko hiru espazio ditu museoak. Lehenengoa sagarrondoen zelaia, bigarrena museoa eta hirugarrena dastamen eta degustazio txokoa.

Gainera, irabazleak sagardotegietako menua jango du: bakailao tortilla, bakailaoa frijituta, saltsan edo piperrekin, txuleta txingorretan errea, Idiazabal gazta, irasagarra eta intxaurrak.

Sagardoaren kulturaren esperientzia honekin amaitzeko, sagardo botila bat jasoko duzu etxera eramateko.

  • Sagardoaren esperientzia bi lagunentzat. Sariaren barne:

    • "Sagardoetxea" museora bisita
    • Museoko bisitaren ostean oparitxoa
    • Bazkaria edo afaria sagardotegi batean

  • Saria

    Sagardoaren esperientzia bi lagunentzat.

    Lehiaketan parte hartzeko epea

    Zozketa martxan egongo da 2017ko apirilaren 3tik 27ra. Parte hartu dutenen artean, zozketa 2017ko apirilaren 28an egingo da.

    Parte hartzeko mekanismoa

    Parte hartzeko ezinbestekoa izango da Mugi txartelaren titularra izatea eta webgunean erregistratuta egotea. Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.

    Erantzun zuzena eman duten parte hartzaile guztien artean egingo da zozketa Sorteados erabiliz eta irabazle bat eta hiru ordezko izendatuko dira.

    Zozketaren ostean, irabazlearekin 15 eguneko epean jarriko gara harremanetan. Harremanetan jarri ezin bagara, sariari uko egiten badio edota harremanetan jarri ondorengo 15 egunetan erantzuten ez badu, lehenengo ordezkoarekin jarriko gara harremanetan.

    Lehiaketaren gardentasuna bermatzeko, irabazleen izenaren iniziala eta abizena argitaratuko dira. Ikusi pribatutasun politika.

    Sariaren erabilgarritasuna

    Saria zehatz-mehatz eman ezin den kasuetan, balio bereko edo gehiagoko beste sari bat emango da. Ezingo da inolaz ere saria esku-diruagatik trukatu.

    Oinarriak onartzea

    Lehiaketan parte hartze hutsak zuzenean baldintzak eta lege-oinarriak onartzea dakar.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo Kalea 74 1º

20006 Donostia-San Sebastián

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.


943 000 117