Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Zozketak

Aurreko zozketak

Belaontzian nabigatzen

Belaontzian nabigatzen

06-03-2017 - 30-03-2017
Aurreko zozketak

Goza ezazu euskal kostaldeak eskaintzen dituen aparteko lekuez, Txingudiko Badiaren inguruan nabigatuz. Gozatu Gipuzkoaz

Euskal kostaldeak ikuspegi ederrak eskaintzen ditu eta, askotan, horietako gehienak itsasotik bertatik gozatzea izaten da onena. Ez galdu aukera hori eta ezagutu itsasertza beste aldetik begiratuta; aldatu ikuspegia eta itsasoan barneratu! Aukera honek hori eta gehiago eskainiko dizu: 12 metroko belaontzian 4 orduz bidaiatuko duzu Txingudiko Badiaren inguruan, Hondarribian, euskal kostaldeko toki erakargarrienak ikusiz.

Ezagutu belaontziaren mundua bertatik; patroi eta tripulazioko parte izango zara, belaontzia gidatuz eta taldeko lanerako ekintzak eta itsasoarekiko maitasuna landuz. Mugiri esker lortuko duzu!

  • Belaontzian bidaia bi lagunentzat.

    Esperientzia hau Hondarribiako portutik abiatuko da. Irteera ordua: 10:00h.

    Begirale batek bela nabigazioari buruzko oinarri teoriko eta praktiko nagusiak erakutsiko dizkizu, zeu izan zaitezen ordu batzuez belaontziko patroia.

    • Sariaren barne: 4 orduko nabigazio saioa, 12 metro luzeko belaontzi batean, Txingudiko badian, Hondarribia inguruan. Azalpen teorikoak eta praktikoak bela nabigazioari buruz, pilotatzeari buruz, itsas inguruneari buruz...
    • Iraupena: 4 ordu.
    • Nabarmentzekoak: Belaren sekretuak barnetik ezagutzea, belaontzian bertan, 4 orduz patroi eta eskifaiako kide gisa jardunez. Eta euskal kostaldeko paraje ederrenetako batean, gainera: Txingudiko badian.
    • Noiz egin daiteke?: Urtarriletik ekainera eta urritik abendura, astelehenetik ostiralera.
    • Hizkuntzak: Gaztelania, Euskara, Ingelesa, Frantsesa.

  • Saria

    Belaontzian bidaia bi lagunentzat.

    Zozketaren epea

    Zozketa martxan egongo da 2017ko martxoaren 6tik 30era. Zozketa 2017ko martxoaren 31n egingo da.

    Parte hartzeko mekanismoa

    Parte hartzeko ezinbestekoa izango da Mugi txartelaren titularra izatea eta webgunean erregistratuta egotea. Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.

    Parte hartzaile guztien artean egingo da zozketa eta irabazle bat eta hiru ordezko izendatuko dira.

    Zozketaren ostean, irabazlearekin 15 eguneko epean jarriko gara harremanetan. Harremanetan jarri ezin bagara, sariari uko egiten badio edota harremanetan jarri ondorengo 15 egunetan erantzuten ez badu, lehenengo ordezkoarekin jarriko gara harremanetan.

    Sariaren erabilgarritasuna

    Saria zehatz-mehatz eman ezin den kasuetan, balio bereko edo gehiagoko beste sari bat emango da. Ezingo da inolaz ere saria esku-diruagatik trukatu.

    Oinarriak onartzea

    Zozketan parte hartze hutsak zuzenean baldintzak eta lege-oinarriak onartzea dakar.

Nola iritsi

Formulariora bueltatu
Mugi

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo Kalea 74 1º

20006 Donostia-San Sebastián

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.


943 000 117