Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Zozketak

Aurreko zozketak

Sagardoa eta baserria

Sagardoa eta baserria

03-04-2017 - 27-04-2017
Aurreko zozketak

Mugi txartela izateak baserritar bikote baten bizimodua eta ohiturak ezagutzeko aukera emango dizu.

Esperientzia honen kokalekua euskal kostaldetik hurbileko paraje zoragarri batean dago: Itziarren, Zumaia eta Deba artean. Hasteko, Alaznek eta Aritzek ongietorria egingo digute beren baserrian (landetxe bihurtua, gaur egun). Lehenengo sagardo tragoxkarekin batera, etxearen historiari, bizimoduari, familiak baserrian dituen egiteko nagusiei, sagardogintzari eta abarri buruzko informazioa emango digute.

Ondoren, paseotxo bat egingo dugu baserri inguruan, animaliak, fruitu arbolak eta abar ikusiz. Paseotxo horretan zehar, familiaren zeregin eta egitasmoen berri azalduko digute. Eta, amaitzeko, sagardoa dastatzeko oinarri batzuk ikasi eta horiek praktikatzeko aukera izango dugu. Lagunartean elkarrizketa egiteaz gainera, aukera izango dugu sagardo jakin bat aukeratu, botilaratu, kortxoa ezarri eta oroigarri modura etxera eramateko. Sagardo dastaketarekin batera, sagardotan egositako txorizo mokadutxo bat eskainiko digute (haurrek muztioa izango dute edateko).

  • Itziarko baserrira bisita bi lagunentzat

  • Saria

    Itziarko baserrira bisita bi lagunentzat.

    Zozketan parte hartzeko epea

    Zozketa martxan egongo da 2017ko apirilaren 3tik 27ra. Zozketa 2017ko apirilaren 28an egingo da.

    Parte hartzeko mekanismoa

    Parte hartzeko ezinbestekoa izango da Mugi txartelaren titularra izatea eta webgunean erregistratuta egotea. Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.

    Parte hartzaile guztien artean egingo da zozketa Sorteados erabiliz eta irabazle bat eta hiru ordezko izendatuko dira.

    Zozketaren ostean, irabazlearekin 15 eguneko epean jarriko gara harremanetan. Harremanetan jarri ezin bagara, sariari uko egiten badio edota harremanetan jarri ondorengo 15 egunetan erantzuten ez badu, lehenengo ordezkoarekin jarriko gara harremanetan.

    Zozketaren gardentasuna bermatzeko, irabazleen izenaren iniziala eta abizena argitaratuko dira. Ikusi pribatutasun politika.

    Sariaren erabilgarritasuna

    Saria zehatz-mehatz eman ezin den kasuetan, balio bereko edo gehiagoko beste sari bat emango da. Ezingo da inolaz ere saria esku-diruagatik trukatu.

    Oinarriak onartzea

    Zozketan parte hartze hutsak zuzenean baldintzak eta lege-oinarriak onartzea dakar.

Nola iritsi

Formulariora bueltatu
Mugi

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo Kalea 74 1º

20006 Donostia-San Sebastián

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.


943 000 117