Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu informazioa biltzeko, gure zerbitzuak hobetzeko asmoarekin. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazio-politika onartu behar duzu. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratu dezake, hala nahi izanez gero, cookieak disko gogorrean ez instalatzeko; baina kontuan eduki behar da horrek zailtasunak eragin ditzakeela web orriaren nabigazioan. Informazio gehiago

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

Zozketak

Aurreko zozketak

El Fabulista upeltegia

El Fabulista upeltegia

18-07-2016 - 28-07-2016
Aurreko zozketak

Ardoa gustuko duzu? Bi sarrera zozketatzen ditugu Arabako El Fabulista upeltegia bisitatzeko. Dastatu ardoa Mugiren eskutik!

El Fabulista upeltegia Laguardiaren bihotzean kokatuta dago, zazpi metroko sakontasunean, XVII. mendeko jauregi baten azpian. Bere izena herriko eta jauregiko biztanle ospetsu bati zor dio, Fabulista Félix Mª Samaniegori.

El Fabulista harresian dauden 320 kobazuloetako upeltegirik handiena eta ikusgarriena izateaz gain, gaur egun ardoa artisau-eran egiten jarraitzen duen bakarrenetakoa da.

Bisita historiari buruzko aipamen txiki batekin hasiko da eta, ondoren, ardogintzaren azalpen arin eta grafikoa egingo da. Behinola egiten zen moduan, mahatsa zapalduz, lur-azpitik igaro eta upeltegian bertan egindako ardoak dastatuz amaituko da bisita.

  • Bi sarrera El Fabulista upeltegia bisitatzeko.

  • Saria

    Bi sarrera El Fabulista upeltegia bisitatzeko.

    Zozketan parte hartzeko epea

    Zozketa martxan egongo da 2016ko uztailaren 18tik 28ra. Zozketa 2016ko uztailaren 29an egingo da.

    Parte hartzeko mekanismoa

    Parte hartzeko ezinbestekoa izango da Mugi txartelaren titularra izatea eta webgunean erregistratuta egotea. Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.

    Parte hartzaile guztien artean egingo da zozketa Sorteados erabiliz eta irabazle bat eta hiru ordezko izendatuko dira.

    Zozketaren ostean, irabazlearekin 15 eguneko epean jarriko gara harremanetan. Harremanetan jarri ezin bagara, sariari uko egiten badio edota harremanetan jarri ondorengo 15 egunetan erantzuten ez badu, lehenengo ordezkoarekin jarriko gara harremanetan.

    Zozketaren gardentasuna bermatzeko, irabazleen izenaren iniziala eta abizena argitaratuko dira. Ikusi pribatutasun politika.

    Sariaren erabilgarritasuna

    Saria zehatz-mehatz eman ezin den kasuetan, balio bereko edo gehiagoko beste sari bat emango da. Ezingo da inolaz ere saria esku-diruagatik trukatu.

    Oinarriak onartzea

    Zozketan parte hartze hutsak zuzenean baldintzak eta lege-oinarriak onartzea dakar.

Nola iritsi

Formulariora bueltatu
Mugi

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo Kalea 74 1º

20006 Donostia-San Sebastián

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.


943 000 117